XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin pentsa liteke, lehenengo gorputza osatzen dela, eta gero hasten dela nortasunaren osapena: bi desarroilo diferente, bata bestearen ondoren, bata bestearen gainean.

Eta, bestalde, ezin pentsa liteke, umekia sortu orduko, nortasuna funtsean eginik, jarririk dagoenik ere, bukatzea bakarrik falta zaiolarik.

Beraz, arras prefabrikatuak garenik.

Gizakiaren kostituzioa jaiotzekoan irekia da, astiroastiro burutuz doa, ama-sabeleko eta haurtzaroko bizitza zehar.

Umeki edo fetoak amaren sabelean sortuz gero egiten duen desarroiloa ez da bere kontura eta lege determinatu batzuen arabera desarroilatzen den organismo batena, baizik inguruarekin elkarrekintza konplikatuen sare batetan gertatzen dena.

Eginez doa, karenarekin ihardukimenetan lehenengo, amarekin batera gero, eta ingurunearekin azkenik.

Eta harremanok segun nolakoak izan, halakoxea da gizonaren desarroiloa: nortasunaren osapena.

Ez desarroilo psikikoa bakarrik, organikoa ere bai.

Ez dago biok gehiegi apartatzerik.

Irudipen faltso bat da, uste baldin bada, segun hazia nolakoa izan, nahitaez halakoxe fruitua izango dela.

Hazitik bihia, egia da, baina ez egia osoa.

Inguruneak ere egiten du fruitua: ez du nortasunaren, izpirituaren desarroiloa moldatzen bakarrik, organismoaren beraren egiturari eragiten dio.

Organismoa ama-haur batasunean osatzen da (jaio aurretik eta gero).

Eta osapen hortan haurrak historia, tradizioa, organismoan bertan jasotzen du.

Zerebroan historia haragi egiten da: ez ordea, zerebro osatu batek historia xurgatzen duelako (egindako botila batetara ardoa sartzen den moduan), eta bai historia zerebroaren ore bihurtzen delako.

Kultura organismo bihurtzen da.

Beraz, gizona abere arrazoimenduna dela esaten bada, ez da ulertu behar gizona abere eta arrazoimendun dela.